SEFED proiektuak, ikastetxeko enpresa simulatua erraminta pedagogiko gisa erabiltzen du , ikaslea enpresa kudeaketa eta administrari lanetarako prestatuz.
Ikaskuntza metodologia honek, enpresa simulazioa ardatz hartzen du, ikaslea era praktikoan trebatuz (learning by doing):
-
Ikastetxeak enpresa simulatua sortzen du ikasgelan: sail ezberdinez osatua dago (kontabilitate eta finantzak, erosketa, salmenta, giza baliabideak, harrera…) eta bulegotan ohi den ekipamenduz hornituta.
-
Benetako enpresak bezala funtzionatzen du: bere produktu/zerbitzuak saldu, estatuko beste enpresa simulatuekin erlazionatuz, altxortegia kontrolatu, zergak ordaindu, giza baliabideak kudeatu , marketing saileko lanak burutu, etab.
-
Lan-munduko giroa bizi du ikasleak, bertako lan-baldintzen ingurunean erlazionatzen da lankideekin. Honek, egoera errealetan bizi ohi diren prozesu eta arazoen aurrean eskarmentuaz jabetzen laguntzen dio ikasleari.
-
Helburua, enpresa simulatuko sail bakoitzeko gaitasunak eskuratzea da.
Metodologia aktiboa eta profesionalizatzailea. Esperientzian oinarritutako formazioa bultzatzen du: “eginaz ikasi, lanean ikasi”- learning by doing.



